Watson (adimen artifiziala)

Watson superordenagailua

Watson Ameriketako Estatu Batuetako IBM enpresak garatutako adimen artifizialeko sistema informatiko bat da, lengoaia naturalean eginiko galderei erantzuteko gai dena.[1] David Ferrucci ikertzaile nagusiak zuzendutako DeepQA proiektuaren barnean kokatzen da Watson. Izena Thomas J. Watson IBMren sortzaile eta lehen buruaren omenez jarri zitzaion.[2][3]

Watsonek galderei erantzun bat bilatzen die bere datu-base lokal[4] erraldoiari esker, informazioa biltzeko hainbat iturri hartuta: entziklopediak, hiztegiak, berriak, artikuluak, literatura-lanak eta kanpoko datu-baseak. Taxonomia eta ontologiak ere erabiltzen ditu, Dbpedia, WordNet eta Yago hain zuzen.[5]

Watsonen benetako abilezia probatzeko asmoarekin, 2011ko otsailean Estatu Batuetako telebistako Jeopardy! lehiaketan parte hartu zuen , bere aurkariei (Brad Rutter, txapelketaren historian diru gehien irabazi duen parte-hartzailea; eta Ken Jennings, bata bestearen ondoren saio gehien irabazi dituen parte-hartzailea).[6][7] Guztira, Watsonek milioi bat dolar irabazi zuen, eta sari hau World Vision eta World Community Grid karitateen artean banatu zuen IBMk. Rutter eta Jenningsek ere beren sarien (300000 eta 200000 dolar, hurrenez hurren) erdia karitateei eman zieten: lehenak VillageReach-i eta bigarrenak Lancaster County Community Foundation-i.[8]

Nahiz eta Watsonek atal gehienetan gizakiek baino hobeto erantzun, hitz gutxiko pista motzekin arazoak izan zituen. Pista bakoitza jasotakoan, probablitate handiena zuten erantzunak telebista-pantaila batean erakusten zituen Watsonek. Jokoan zehar, 200 milioi eduki-orrialde izan zituen eskuragarri, datu egituratu eta ez-egituratuak, ingelesezko Wikipedia[9] osoa barne, lau terabyte[10] informazio guztira. Watsonek ez zuen Interneterako konexiorik izan lehiaketak iraun zuen bitartean.[11][12]

  1. DeepQA Project: FAQ. IBM Corporation (Noiz kontsultatua: 2011ko otsailaren 11).
  2. Hale, Mike. (2011ko otsailaren 8a). «Actors and Their Roles for $300, HAL? HAL!» The New York Times.
  3. The DeepQA Project. Research.ibm.com (Noiz kontsultatua: 2011ko otsailaren 18a).
  4. «Zer da ‘Watson’ bideoa (ingelesez)
  5. https://web.archive.org/web/20201106232453/https://www.aaai.org/Magazine/Watson/watson.php
  6. Markoff, John. (2009ko apirilaren 27a). «Computer Program to Take On 'Jeopardy!'» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2009ko apirilaren 27a).
  7. Loftus, Jack. (2009ko apirilaren 26a). IBM Prepping Soul-Crushing 'Watson' Computer to Compete on Jeopardy!. Gizmodo (Noiz kontsultatua: 2009ko apirilaren 27a).
  8. World Community Grid to benefit from Jeopardy! competition. World Community Grid 2011ko otsailaren 4a (Noiz kontsultatua: 2011ko otsailaren 19a).
  9. Zimmer, Ben. (2011ko otsailaren 17a). The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2011ko otsailaren 17a).
  10. Jackson, Joab. (2011ko otsailaren 17a). IBM Watson Vanquishes Human Jeopardy Foes. PC World (Noiz kontsultatua: 2011ko otsailaren 17a).
  11. Raz, Guy. (2011ko urtarrilaren 28a). National Public Radio.
  12. Thompson, Clive. (2010ko ekainaren 16a). Smarter Than You Think: What Is I.B.M.’s Watson?. The New York Times Magazine jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 30 de noviembre de 2015) (Noiz kontsultatua: 2011ko otsailaren 18a).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy